Zure ordenagailuaren barnean dagoen elementu bat da, "chip" bat, hain zuzen ere.
Bertan zure ordenagailuko/ mugikorreko informazio guztia gordetzen da: argazkiak, bideoak, musika, dokumentuak...
Hau da zure memoria lokalean gordetzen duzuna:
- Kamararekin ateratzen dituzun argazkiak eta bideoak
- Musika
- Bidaltzen dizkizuten dokumentuak
Zure mugikorrean aplikazio batzuk daude zure memoria lokalean gordetzen duzuna ikusteko. Aplikazio horiek hurrengoak dira:
- Galeria
- Musika
- Fitxategiak
Aplikazio horiek ondoko itxura dute:
Atal honi buruzko zalantzarik baduzu, idatzi mezu elektronikora beheko botoira emanez.
Hemengo galderetan gehituko dugu.
Ez. Batzuetan, mugikorrak 30 egunez paperontzian gordetzen ditu, baina gero betirako ezabatzen dira.
Ez. Soilik gailu batean edukiko duzu.
Ez.
Bai. Memoria lokal extra batekin (SD txartela).
Bai. Edozein mezu-aplikazio (Gmail) edo sare-sozialetan (WhatsApp, Instagram, Facebook) zure memoria lokaleko fitxategiak parteka ditzakezu.